Zabalik dago Gipuzkoako Eskolartekoko izen ematea
XXXVIII.edizioa izango du Eskolartekoak 2018koa. Azken urteetan Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatutako ekimen bat izan da, beraz, idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.
Bat-batekoa 14-18 urte bitarteko gazteentzat antolatzen da eta kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira. Hona hemen aurtengo egutegia:
-Otsailak 16, Zestoan.
-Otsailak 23, Oñatin.
-Martxoak 2, Orion.
-Martxoak 9, Ereñotzun.
-Martxoak 16, Anoetan.
Kanporaketetan bertsolariek egin beharreko lanak ondorengoak izango dira:
-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Hirunaka, gaia emanda, 3na kopla trikitiaren laguntzaz.
-Bakarka, puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Izena emateko ondorengo datuak bidali beharko dira gipuzkoa.tokieragilea@bertsozale.eus helbidera:
-Izen-abizenak.
-Jaiotza data.
-Bertso-eskola eta irakaslea.
-Telefonoa.
-Email helbidea.
-Norbere argazkia (sorbaldaz gorakoa).
Izen ematea urtarrilaren 19an itxiko da.