Zabalik dago 2025eko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea
2025ekoa XLV.edizioa izango du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak. Azken urteetan bezala, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlana izango da:
Bertsopaper lehiaketa Ikastolen Elkarteak antolatuko du eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale Elkartea arduratuko da.
Izen-ematea, hemen.
Aurten bi atal izango ditu idatzizkoak, adinaren eta lanak gauzatzeko eraren araberakoak:
Bata presentziala eta bestea online (DBH 3 tik batxilergoko 2. mailara)
Bat-batekoan 14-18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, ondorengo egutegiarekin:
Kanporaketak:
-Martxoak 7: Urola
-Martxoak 14: Debagoiena
-Martxoak 21: Oarsoaldea eta Tolosaldea
- Apirilak 4: FINALA
Hauek izango dira kanporaketetan egin beharreko lanak:
-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
- Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
-Bakarka: bi punturi erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Finaleko lanak berriz, ondorengoak:
-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Bakarka: bi punturi erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Bat-batekoan parte hartzeko izen emateko galdetegi bat bete beharko da otsailaren 16a baino lehen.