Gipuzkoa

Zabalik dago Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea

2022/01/14
Otsailaren 13ra arte eman ahal izango da Eskolartekoan parte hartzeko izena

2022ekoa XLII.edizioa izango du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak eta azken urteetan bezala Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlana izango da.

Bi zati izango ditu aurtengoak ere, idatzizkoa eta bat-batekoa.

Idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta online izango da, bat-batekoa berriz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuko du eta bertso afari formatua berreskuratzeko saiakera egin nahi da (beti ere osasun egoerak uzten duen neurrian).

Bat-batekoan 14-18 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte eta ondorengoa izango da egutegia:

Kanporaketak:

-Martxoak 18
-Martxoak 25
-Apirilak 1
-Apirilak 8

Finala: apirilak 29.

Parte hartzaileek kanporaketetan egin beharreko lanak hauek izango dira:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
- Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Finaleko lanak berriz, ondorengoak:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Bat-batekoan parte hartzeko izen emateko galdetegi bat bete beharko da otsailaren 13a baino lehen. Horretarako klikatu hemen.