Gipuzkoa

Zabalik dago Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen-ematea

2021/03/01
Martxoaren 21era arte eman ahal izango da Gipuzkoako Eskolartekoan parte hartzeko izena

2021ekoa XLI.edizioa izango du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak eta azken urteetan bezala Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlana izango da.

Bi zati izango ditu aurtengoak ere, idatzizkoa eta bat-batekoa, biak ere osasun neurriak bete ahal izateko aldaketekin egingo dira.

Idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta on-line egingo da, bat-batekoa berriz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuko du eta bertso afari formatutik areto txikietara pasako da.

Bat-batekoan 14-18 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte eta ondorengoa izango da egutegia:

Kanporaketak:

     -Apirilak 23.

     -Apirilak 30.

     -Maiatzak 7

Finala: maiatzak 28.

Parte hartzaileek kanporaketetan egin beharreko lanak hauek izango dira:

     -Hasierako agurra (nahi den neurrian).

     -4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

     -Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

     -Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

     -Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Finaleko lanak berriz, ondorengoak:

     -Hasierako agurra (nahi den neurrian).

     -4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

     -Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.

     -Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

     -Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

     -Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Bat-batekoan parte hartzeko izen ematea galdetegi honen bidez egin beharko da martxoaren 21a baino lehen.