Gipuzkoa

Zabalik dago Gipuzkoako bertso eskoletako gazteen egonaldirako izen ematea

2023/03/21
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 14-2o urte bitarteko gazteentzat egonaldia antolatu du, Lasturren.

Azken urteetan bezala Gipuzkoako bertso eskoletako gazteentzat asteburu pasa antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Egonaldia Lasturko aterpetxean egingo da apirilaren 21etik 23ra, Eskolarteko finalarekin hasita. Bertso eskoletako 14-20 urte bitarteko gazteek aukera ederra izango dute bertsoaren aitzakian hainbat ekintzaz gozatu eta elkar ezagutzeko.

Egonaldiaren kostua 50€koa izango da eta parte hartzeko galdetegi hau bete beharko da apirilaren 14a baino lehen.

Iazko egonaldiko parte hartzaileak