Uxue Alkorta ere Lasturko finalean izango da

2019/03/04
Ostiralean jokatu zen kanporaketan lehena izan zen zarauztarra.

Zestoako Lau Iturri Elkartean ospatu zen ostiralean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren kanporaketa. 60 entzuleren aurrean, Oihana Arana, June Garmendia, Igauri Lopetegi, Imanol Albizu, Uxue Alkorta eta Iker Letamendia aritu ziren kantuan, Iban Narbaiza gai jartzaile zutela. Uxue Alkorta izan zen garaile, eta berak eskuratu du, apirilaren 5ean, Lasturren izango den finalerako bigarren txartela.

 

Hurrengo kanporaketa martxoaren 15ean izango da Orioko Aldapa Elkartean, eta honako seikotea izango da Bertan kantuan:

  • Irati Arakistain Mendizabal
  • Maide Garmendia Jauregi
  • Joane Aldalur Irazusta
  • Aner Peritz Manterola “Euzkitze”
  • Xabier Agirre Bikuña
  • Jon Azpiroz Anza

 

Ohi bezala, saioa afalostean izango da eta afaritarako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahalko dira.