Uxue Alkorta da Gipuzkoako Eskolarteko finalerako hirugarren sailkatua
Orioko Aldapa elkartean izan zen, ostiral iluntzean, hirugarren kanporaketa. 90 entzule adi-adi zituztela aritu ziren kantuan Josu Ibarguren, Aimar Sorazu, Igauri Lopetegi, Uxue Alkorta eta Itziar Mendia. Uxue Alkorta izan zen saioko irabazlea eta, Imanol Albizu eta Haizea Aranarekin batera, zuzenean sailkatuta dago apirilaren 20an Lasturren ospatuko den finalerako.
Hurrengo kanporaketa ostiralean izango da, martxoaren 9an, Ereñotzuko Ur-Mia Elkartean. Bost bertsolari hauek izango dira bertan:
- Ekain Tolaretxipi Errazti
- Kepa Galparsoro Munduate
- Oihana Arana Cardenal
- Aner Peritz Manterola “Euzkitze”
- Julene Iturbe Epelde
Bertso afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira, ostegun eguerdira bitarte.