Sagardoak Elkartzen Gaitu ekimena, bigarren urtez
Hiru bertso saio eta hiru musika kontzertu eskainiko dira udan Sagardoak Elkartzen Gaitu ekimenaren baitan zenbait sagardotegi agertoki hartuta. Iaz lehendabizikoz aurkeztutako ekimena bigarren aldiz gauzatuko da aurten; gaur aurkeztu dugu egitaraua, Irungo Ola sagardotegian, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko, Musika Bulegoko eta Bertsozale Elkarteko ordezkariok: Eneritz Artetxe Bertsozale Elkarteko eragilea eta Eli Pagola bertsolaria izan dira aurkezpenean.
Gazte talentua ekarri nahi da lehen lerrora. Azken urte honetan, pandemia garaian, sortzaile gazteek plazan kantuan aritzeko zailtasun handiak izan dituzte, eta ikusgarritasuna eman nahi zaie. Uztailaren 9an, 16an eta 23an izango dira bertso saioak, Aburuza, Iparragirre eta Astarbe sagardotegietan; era berean, hiru musika emanaldi ere antolatu dira.
Ekitaldi guztiak 19:00etan izango dira, eta, eguraldiak laguntzen badu, kanpoan egingo dira. Bi aukera daude saio hauetara joateko: 15 euroko sarrerarekin emanaldia, sagardo tragoa eta pintxoa eskuratu ahal izango dira; 39 eurokoarekin, afaria gehitzen zaio.
Bertso saioen sarrerak www.bertsosarrerak.eus orrialdean eskura daitezke eta bertso saioetakoak ez ezik, musika kontzertuetakoak, www.sagardoa.eus atarian.
SAGARDOAK ELKARTZEN GAITU - EGITARAUA
|