Roman Maiz "Okelar" bertsolari Mutrikuarra zendu da

2015/02/06
HITZAk jakin ahal izan duenez, bertsolaria gaur (otsailak 6) hil da, 87 urterekin.

Mutrikun 1928an jaiotako bertsolari ezaguna zen Okelar. Izen bereko baserrian bizi zen. Bertsolari bezala bere saio gehienak sagardotegi eta elkartetan izan zituen, askotan Jon Azpillagarekin baina baita ere Patxi EtxeberriaJon Mugartegi, Nikolas Zendoia eta beste hainbatekin. Felix Ibargutxiren hitzetan “bertsolaritza zaharreko azken maisu handietako bat zen Okelar.” 2012an bere bertsogintzari buruzko liburua argitaratu zen. Lan horren sarreran horrela dio Pello Esnalek: “Izan ere bertsolari maitagarria bada, horixe da Roman Maiz, Okelar bertsolaria. Eta norbaiten bertsoek plazaratzea merezi badute Okelarren bertsoek merezi dute”.

Lea Artibaiko Hitza

Roman Maiz "Okelar" bertsolaria zendu da