Gipuzkoa

Ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolartekoko lehen kanporaketa

2017/02/20
Legazpiko Muruazpi Elkartean izan zen bertso afaria eta Urko Arregi oñatiarra izan da finalerako lehen sailkatua.

Pasa den ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolartekoko bat-bateko txapelketako lehenengo kanporaketa, Legazpiko Muruazpi elkartean izan ziren afaria eta saioa. 50 lagun inguru bildu ziren eta kantuan Urko Arregi, Bittor Zubiagirre, Iker Ormazabal, Eider Iturralde, Hodei Munduate eta Itziar Mendia bertsolariak aritu ziren Asier Iriondo gai jartzailearen gidaritzapean. Urko Arregi izan zen saioko irabazlea, beraz, apirilaren 2ko finalerako lehen sailkatua. Gainontzekoek kanporaketa denak jokatu arte egon beharko dute finalerako sailkatuko diren edo ez jakiteko.

Hurrengo kanporaketa ostiral honetan, otsailaren 24an izango da Lasarteko Arrieskalleta Elkartean. Bertan kantatuko dute Haritz Olaetak, Aritzi Irigoienek, Asier Ibargurenek, Libe Goenagak, Maide Garmendiak, Oihana Labianok eta Iker Letamendiak. Afaria 19:00etan hasiko da eta txartelak asteazkenera arte eskuratu ahal izango dira www.bertsosarrerak.eus webgunean.