Gipuzkoa

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

2021/04/19
Lehendabiziko kanporaketa Oiartzunen izango da

Apirilaren 23an hasiko da aurtengo Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Guztira 20 bertsolarik hartuko dute parte egingo diren lau kanporaketetan. Hona hemen kanporaketen egutegia:

Apirilaren 23an, Oiartzungo Udaletxeko aretoan:

-          Ekain Tolaretxipi

-          Hodei Munduate

-          Irati Arakistain

-          Joar Garate

Apirilaren 30ean, Asteasuko Udaletxeko aretoan:

-          Nerea Isusi

-          Mikel Ostolaza

-          Aratz Arzelus

-          Ane Zubia

Maiatzaren 7an, Azpeitiko Soreasun:

-          Naia Arrizabalaga

-          Xabier Albizu

-          Beñat Mateos

-          Izar Zelarain

-          Mikel Etxezarreta

-          Aratz Lasa

Maiatzaren 14an, Arrasateko Kulturaten:

-          Lide Arregi

-          Jon Mendiluze

-          June Aiestaran

-          Sustrai Goenaga

-          Uxue Ostolaza

-          Amets Aizpurua

Finala, berriz, maiatzaren 28an izango da Urnietako Saroben.

Saio guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira eta gonbidapenak www.bertsozale.eus webgunean eskatu beharko dira saio bakoitzaren aurreko astelehenean jarriko den galdetegiaren bidez.

Ostiral honetako saiorako gonbidapenak eskatzeko klikatu HEMEN.

Oharra: Covid-19a dela eta Oiartzun kolore gorrian dago, beraz, herritarrek bakarrik hartu ahal izango dituzte gonbidapenak.