Gipuzkoa

Oihana Arana da Gipuzkoako Eskolarteko finalerako hirugarren sailkatua

2017/03/07
Pasa den ostiralean Oñatin jokatu zen Eskolarteko bat-bateko txapelketako hirugarren kanporaketa.

Oñatiko Larrain Gain Elkartean jokatu zen Eskolarteko hirugarren kanporaketa. Bertan aritu ziren kantuan Aitor Tatiegi, Naroa Aguirre, Iraitz Sarasola, Josu Ibarguren, Maddi Aiestaran eta Oihana Arana bertsolariak. Azken hau izan zen saioko irabazlea, beraz, apirilaren 2ko finalera zuzenean sailkatua.

Hurrengo kanporaketa ostiral honetan, martxoaren 10ean izango da Altzoko Elordi Elkartean. Bertan kantatuko duen seikotea ondorengoa izango da: 

  • Xabier Agirre Bikuña
  • Haizea Arana Kardenal
  • Aner Peritz Manterota “Euzkitze”
  • Imanol Albizu Gurrutxaga
  • Ane Beloki Lopez
  • Jokin Irastorza Zabalegi

Bertso afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira asteazkenera bitarte.

Oñatin aritu ziren parte-hartzaileak.