Gipuzkoa

Nerea Isusik irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren kanporaketa

2021/05/03
Hirrugarren kanporaketa ostiral honetan izango da, Azpeitian

Asteasun jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren kanporaketa, pasa den ostiralean. Iker Iriarte gai jartzailearen esanetara aritu ziren Ane Zubia, Aratz Arzelus, Mikel Ostolaza, Nerea Isusi eta Irati Arakistain bertsolariak. Hauen lana epaitzen Amaia Otxotorena, Karlos Ibarguren eta Iñigo Legorburu epaileak aritu ziren. Azkenean, saioko irabazlea Nerea Isusi izan zen, beraz, maiatzaren 28an Urnietan ospatuko den finalerako txartela eskuratu zuen zuzenean. Gainontzeko bertsolariek beste kanporaketetako emaitzen zain egon beharko dute.

Hirugarren kanporaketa ostiral honetan, maiatzaren 7an izango da Azpeitiko Soreasun. Bertan kantuan Naia Arrizabalaga, Xabier Albizu, Beñat Mateos, Izar Zelarain, Mikel Etxezarreta eta Aratz Lasa arituko dira.

Azpeitiko saiorako gonbidapenak agortu dira dagoeneko.

 

Asteasuko saioko parte hartzaileak