Gipuzkoa

Naia Arrizabalagak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako hirugarren kanporaketa

2021/05/10
Azken kanporaketa ostiral honetan izango da, Arrasaten

Azpeitiko Soreasun izan zen Gipuzkoako Eskolartekoko hirugarren kanporaketa. Kantuan Naia Arrizabalaga, Xabier Albizu, Beñat Mateos, Izar Zelarain, Mikel Etxezarreta eta Aratz Lasa aritu ziren. Gai jartzaile lanak Iban Narbaizak egin zituen eta bertsolarien lana Oihana Arangurenek, Mikel Lersundik eta Eneritz Azkuen egin zituzten. Saioko irabazlea Naia Arrizabalaga izan zen, beraz, zuzenean maiatzaren 28ko finalera sailkatzea lortu zuen.

Laugarren eta azken kanporaketa ostial honetan izango da, arratsaldeko 19:00etan Arrasateko Kulturaten. Bertan kantuan arituko dira Jon Mendiluze, Lide Arregi, June Aiestaran, Sustrai Goenaga, Uxue Ostolaza eta Amets Aizpurua. Saio honetan erabakiko da maiatzaren 28ko finalean arituko den seikotea.

Arrasateko saiorako gonbidapenak eskuratzeko klikatu hemen.

Azpeitiko saioko parte hartzaileak