Gipuzkoa

Martxoaren 1ean hasiko da Gipuzkoako Eskolartekoa, Aizarnazabalen

2024/02/20
Guztira 22 bertsolari arituko dira kantuan, 4 saiotan banatuta

Gipuzkoako Eskolartekoaren XLIV. edizioa izango da 2024koa. Martxoaren 1ean hasita, lau kanporaketa jokatuko dira, ostiraletan. Finala apirilaren 12an izango da, Lasturren. Guztira 22 gaztek eman dute Eskolartekoan kantatzeko izena, eta horrela osatu dira saioak:

Martxoaren 1ean, Aizarnazabalgo Mikel Elkartean

  • Urko Arakistain
  • Jakes Etxeberria
  • Joanes Azpillaga
  • Suhar Gesalaga
  • Jare Antzizar
  • Kattalin Arabolaza

Martxoaren 8an, Andoaingo Kotoi Elkartean

  •  Xuban Urdailleta
  • Nikola Iraola
  • June Aiestaran
  • Jare Bengoetxea
  • Peru Alijostes
  • Eñaut Olarra

Martxoaren 15ean, Legazpiko Muruazpi Elkartean

  • Sustrai Goenaga
  • Amets Zubizarreta
  • Aratz Arzelus
  • Maddi Lasa
  • Araitz Ramos
  • Haritz Murua

Martxoaren 22an, Oiartzungo Girizia Elkartean

  • Egiar Otegi
  • Julen Olaizola
  • Lide Arregi
  • Danel Etxeberria

Kanporaketa guztiak bertso-afari formatuan izango dira, eta afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira saio bakoitzaren bezperako eguerdira arte.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da apirilaren 12an Lasturko tabernan jokatuko den finalera, eta finaleko seikotea puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolarirekin osatuko da.