Martxoaren 10ean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa
Gipuzkoako Eskolartekoaren XLIII.edizioa izango da 2023koa eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu du. Martxoaren 10ean hasita lau kanporaketa egingo dira eta, azkenik, finala apirilaren 21ean izango da, Lasturren. Guztira 22 gaztek eman dute Eskolartekoan kantatzeko izena, beraz, saioak horrela osatu dira:
Martxoaren 10ean, Legazpiko Muruazpi Elkartean
June Aiestaran
Harri Agirresarobe
Eñaut Olarra
Aratz Arzelus
Uxue Igartua
Martxoaren 17an, Zarauzko Urpekoak Elkartean
Amets Aizpurua
Urko Arakistain
Jakes Etxeberria
Aratz Ramos
Maddi Lasa
Sustrai Goenaga
Martxoaren 24an, Errezilgo Erniope Elkartean
Jon Mendiluze
Izar Zelarain
Jare Bengoetxea
Peru Alijostes
Beñat Zeberio
Egiar Otegi
Martxoaren 31n, Amezketako Zazpi Iturri Elkartean
Danel Etxeberria
Lide Arregi
Nikola Iraola
Oihan Navarro
Xuban Urdalleta
Kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira eta afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira saio bakoitzaren aurreko eguneko eguerdira arte.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da apirilaren 21ean Lasturko tabernan ospatuko den finalera, eta finaleko seikotea puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolarirekin osatuko da.
Finaleko afarirako txartelak kanporaketa denak pasatakoan jarriko dira salgai.