Gipuzkoa

Maide Garmendia da Gipuzkoako Eskolartekoaren finalerako lehen sailkatua

2020/03/02
Joan den ostiralean jokatu zen lehen kanporaketa, Oñatiko Larrain-Gain Elkartean.

40 ikusle ingururen aurrean jokatu zen bat-bateko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehen kanporaketa joan den ostiralean. Oñatin aritu ziren kantuan Naia Arrizabalaga, Maide Garmendia, Beñat Mateos, Ekain Tolaretxipi eta Oibar Olano, Unai Belaustegi gai emaile zutela. Maide Garmendia zaldibiarra izan zen garaile, eta berak eskuratu du apirilaren 3an Lasturren izango den finalerako lehen txartela.

Hurrengo kanporaketa martxoaren 6an izango da Ikaztegietako Herrigintza Elkartean, eta honako bertsolariak ariko dira bertan:

-Ane Zubia Aranalde
-Irati Arakistain Mendizabal
-Hodei Munduate Etxeberria
-Joar Garate Rueda
-Xabier Albizu Gurrutxaga