Gipuzkoa

Libe Goenaga da Gipuzkoako Eskolarteko finalerako bigarren sailkatua

2017/02/27
Ostiralean jokatu zen Lasarten Eskolarteko bigarren kanporaketa, eta getariarra nagusitu zen.

Otsailaren 24an, ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko txapelketako bigarren kanporaketa Lasarteko Arrieskalleta Elkartean. Iban Narbaiza gai-jartzailearen gidaritzapean aritu ziren kantuan Haritz Olaeta, Aritz Irigoien, Asier Ibarguren, Maide Garmendia, Oihana Labiano, Iker Letamendia eta Libe Goenaga. Azken hau izan zen saioko irabazlea, beraz, apirilaren 2ko finalerako bigarren sailkatua. Gainontzekoek beste kanporaketetako puntuazioen zain egon beharko dute.

Hurrengo kanporaketa ostiral honetan, martxoaren 3an izango da Oñatiko Larrain Gain Elkartean, eta bertan kantatuko dute Aitor Tatiegik, Oihana Aranak, Naroa Aguirrek, Iraitz Sarasolak, Josu Ibargurenek eta Maddi Aiestaranek. Bertso afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean egongo dira salgai asteazkenera arte.