Gipuzkoa

Lasarten jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren saioa

2015/03/09
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak saio hirukoitza izan zuen ostiralean, Hernanin eta Lasarten. Idatzizko sariketan eta saio didaktikoa egin zen Hernanin eta bat-bateko txapelketaren bigarren saioa Lasarten. Andoni Mujikak eta Asier Ibargurenek lortu zuten finalerako sailkatzea. Zarautzen jokatuko da aste honetan Eskolartekoaren saio berria.

Lasarteko Arrieskalleta elkartean jokatu zen ostiralean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren bat-bateko bigarren saioa. Bertan Andoni Mujika hernaniarrak eta Asier Ibarguren donostiarrak batu zituzten puntu gehien eta apirilaren 26an Irunen jokatuko den finalerako sailkatzea lortu zuten.

Bat-bateko saioaz gain, Eskolartekoaren beste bi ekimen egin ziren egun berean, Hernanin, idatzizko sariketaren saio berria eta ondorengo saio didaktikoa.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako saio berria hilaren 13an, ostiralean, egingo da Zarautzen. Afarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Era berean, Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunerako kamiseta-txartela ere erosteko aukera dago webgune berean.

Eskolartekoaren egitaraua osoa hemen kontsultatu dezakezue.

Lasarteko saioko parte-hartzaileak