Lasarten izango da aste honetan Eskolartekoa

2014/03/11
Bigarren saioa datorren ostiralean izango da Lasarten eta, gainontzeko kanporaketa saioetan bezala, hiru ekimen izango dira: idatzizko sariketa, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketaren kanporaketa.

Bertsopaper ariketa Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara. Oiartzungo Haurtzaro Ikastola, Oiartzungo Elizalde, Hernaniko BHI, Hernaniko Langile, Donostiako Amara eta Lasarteko Landaberriko 197 ikaslek hartuko dute parte. Baita,  Urnieta eta Donibaneko bertso eskolako ikasleek ere.

Arratsaldeko 16:30etik, 17:30era, Saio didaktikoa izango da Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean. Beasaingo bi talde eta Oiartzungo beste bi talde arituko dira Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin batera. Aurkezle lanetan, berriz, Amaia Agirre.

Amaitzeko, arratsaldeko 19:00etan afari-merienda egin ostean, iluntzeko 20:30ak aldera hasita, helduen bat-bateko saioa izango da  Arrieskalleta Elkartean. Bat-batean arituko dira: Maddi Etxeberria (Larraul), Jokin Irastorza (Oiartzun), Iraitz Mateo  (Oiartzun), Iraitz Sarasola (Ordizia), Gartxot Ramirez (Zaldibia), Ander Garayar (Zarautz) eta Ixak Sarasua (Aretxabaleta). Aurkezlea Amaia Agirre izango da.

Hurrengo kanporaketa saioak, Zumarragan, Lazkaon, Elgoibarren eta Azkoitian izango dira. Ikus egitarau osoa.

Bat-bateko kanporaketa afaritarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian 12 eurotan. Sarrerak hartzeko azken eguna: saioa izango den asteko asteazkena.

Antolatzaileak

Idatzizko sariketa eta osteko saio didaktikoak Ikastolen Elkarteak antolatu ditu.

Bat-bateko txapelketa, Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.