Gipuzkoa

Lan eskaintza: Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aldi baterako administrazioko teknikaria behar du.

2020/02/18
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ordezkapen baterako administrazioko teknikaria behar du.

Eginkizun nagusiak: hauek dira Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko administrazio lanetan gauzatu beharreko eginkizun nagusiak:

  • Hezkuntza arautuko eta bertso eskoletako fakturazioa
  • 2020-2021 ikasturterako aurrekontuak
  • Diru laguntzen eta hitzarmenen jarraipena
  • Kontabilitaterako idazpenen eguneraketa
  • Elkarteko egoera ekonomikoaren informazioaren eguneraketa
  • Bestelako idazkari lanak

Eskatzen da:

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak (Enpresa zientziak, Ekonomia, administrazio ikasketak…)
  • Euskara maila altua (EGA edo baliokidea)
  • Informatika ezagutzak: ofimatika (Excell maila altua, Acces, Word…), drive, internet, posta elektronikoa…

Lanpostuan jarduteko gaitasunak:

  • Harremanetarako gaitasuna
  • Taldean lana egiteko gaitasuna
  • Izaera ordenatua eta dinamikoa

Kontuan hartuko da:

  • Herri mugimenduan eskarmentua
  • Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren ezagutza

Eskaintzen da:

  • Apirilaren 1etik uztailaren 31ra egun erdiko lan kontratua Tolosako egoitzan
  • Soldata: Bertsozale Elkarteko hitzarmenaren araberakoa

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2020ko martxoaren 6a baino lehen ondorengo helbidera: gipuzkoa@bertsozale.eus.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi mezu bat goiko helbidera edo deitu 943670575 telefono zenbakira.