Gipuzkoa

Jokin Irastorza, Gipuzkoako Eskolarteko finalera sailkatua

2017/03/13
Altzon jokatu zen laugarren kanporaketa eta oiartzuarra nagusitu zen.

Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko txapelketako laugarren kanporaketa jokatu zen martxoaren 10ean Altzoko Elordi Elkartean. Afalondoren bertan bildutako 70 bat zaleren aurrean aritu ziren bertsotan Xabier Agirre, Haizea Arana, Aner Peritz, Imanol Albizu, Ane Beloki eta Jokin Irastorza. Azken hau izan zen saioko irabazlea, beraz, finalerako zuzenean sailkatua.

Hurrengo eta azken kanporaketa martxoaren 17an, ostiral honetan izango da Orioko Gure-Etxea Elkartean. Bertan arituko den zortzikotea ondorengoa izango da:

-Gontzal Belategi Zubia

-Andoni Mujika Izagirre

-Ane Peñagarikano Leiva

-Julene Iturbe Epelde

-Gartxot Ramirez Saralegi

-Peio etxabe Arregi

-Igauri Lopetegi Amostegi

-Ekain Lopez Fraile

Bertso-afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira asteazkenera arte. Ostiraleko saioan erabakiko da apirilaren 2an, Azpeitiko finalean zein zortzi bertsolarik kantatuko duten.