Joar Garatek irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehenbiziko kanporaketa
2021/04/26
Bigarren kanporaketa ostiral honetan izango da Asteasun
Pasa den ostiralean hasi zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa Oiartzunen. Kantuan Oibar Olano, Hodei Munduate, Ekain Tolaretxipi eta Joar Garate aritu ziren, eta azken honek eskuratu zuen maiatzaren 28an ospatuko den finalerako txartela Oiartzungo saioa irabazita. Gainontzekoek beste kanporaketetako emaitzen zain egon beharko dute.
Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da Asteasuko Udaletxeko aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Kantuan Nerea Isusi, Mikel Ostolaza, Aratz Arzelus, Irati Arakistain eta Ane Zubia arituko dira.
Asteasuko saiorako gonbidapenak dagoeneko agortu dira.