Joanito Mitxelena bertsolaria hil da
2019/10/25
Oarsoaldeko eta, bereziki, Oiartzungo bertsolaritza mugimenduan aski ezaguna zen Mitxelena.
Gaur hil da Joanito Mitxelena Andueza bertsolari oiartzuarra. 1953an jaio zen Oiartzungo Karrika auzoko Oiantzabal baserrian. Gaztetatik izan zen bertsozalea, eta, bereziki, bere herrian bertsolaritzaren mugimendua elikatzen aritu izan da: besteak beste, Oiartzungo Bertso Astearen sortzaile eta antolatzailea izan da. 1995etik zenbait alditan hartu zuen parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, baita egin diren bi taldekakoetan ere, 2017an azkenengoa.
Oiartzungo Vascongada beilatokian izango da bihar, larunbata, 21:00ak arte; azken agurra, astelehenean 19:00etan, San Esteban parrokia elizan.