Imanol Albizu da Gipuzkoako Eskolarteko finalerako lehen sailkatua
Zestoako Lau Iturri Elkartean jokatu zen Eskolarteko lehen kanporaketa, 60 ikusle ingururen aurrean. Bertan aritu ziren kantuan Malen Elizasu, Maide Garmendia, Bittor Zubiagirre, Iker Ormazabal, Oihana Labiano eta Imanol Albizu bertsolariak, Iker Iriarte gai jartzaile zutela. Imanol Albizu izan zen saioko irabazlea eta zuzenean sailkatu da apirilaren 20an Lasturren ospatuko den finalera.
Hurrengo kanporaketa ostiralean izango da, otsailaren 23an, Oñatiko Larrain-Gain Elkartean. Honako sei bertsolariak izango dira bertan:
- Oier Ibarzabal Otaegi
- Jon Azpiroz Anza
- Aitor Tatiegi Loidi
- Haizea Arana Cardenal
- Joane Aldalur Irazusta
- Iker Letamendia Barandiaran
Bertso afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira ostegun eguerdira bitarte.