Hiru egun Lasturko txokoan kantari
Ekainaren 27-29 egunetarako bertso-eskoletako gazteentzat Lasturren egonaldia antolatu zuen Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Hiru egunez ekintza desberdin ugari egiteko aukera izan dute bertan bildutako gazteek. "Ez dok amairu" mugimenduaren berpiztea, Xoxotera ibilaldia, norbere kamisetaren diseinua, arte plastikoak besteen gorputzetan...
Kanpokoen bisitak ere izan dituzte ordea. Lehenbiziko gauean Beira taldearen kontzertua izan zuten eta musikariekin gazteek sortutako letrak kantatzeko aukera ere izan zuten. Bigarren gauean berriz, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin bertso afaria izan zuten gai-jartzaile lanak talde osoaren artean eginez.
Hiru egun oso bereziak pasatu dituzte kantu baten, isildu ere egin gabe. Talde giro bikaina sortu dute, beraz, hurrengo egonaldiaren zain geratu dira guztiak.