Haizea Arana nagusitu da Oñatiko saioan

2019/03/25
Honenbestez, osatutako gelditu da apirilaren 5ean Lasturren jokatuko den Eskolartekoaren finalean ariko den zortzikotea: Aitor Tatiegi Loidi, Uxue Alkorta Iturbe, Aner Peritz Manterola “Euzkitze”, Haizea Arana Cardenal, Imanol Albizu Gurrutxaga, Oihana Arana Cardenal, Igauri Lopetegi Amostegi eta Maddi Aiestaran Iparragirre.

Oñatiko Larrain-gain elkartean, 70 entzuleren aurrean, jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa joan den ostiralean. Haizea Arana, Julene Iturbe, Naia Arrizabalaga, Aimar Sorazu eta Bittor Zubiagirre izan ziren bertan kantari, Unai Belaustegi gai jartzaile zutela.

Haizea Arana izan zen garaile eta osatuta gelditu du finalean kantatuko duen zortzikotea. Aitor Tatiegi Loidi, Uxue Alkorta Iturbe, Aner Peritz Manterola “Euzkitze”, Haizea Arana Cardenal, Imanol Albizu Gurrutxaga, Oihana Arana Cardenal, Igauri Lopetegi Amostegi eta Maddi Aiestaran Iparragirre ariko dira kantari, apirilaren 5ean, Lasturko tabernan jokatu den finalean.

Ohi bezala, saioa afalostean izango da eta afaritarako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahalko dira.