Gontzal Belategi Gipuzkoako Eskolarteko finalerako lehen sailkatua
Pasa den ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko kanporaketa. Hirurogei lagun inguru bildu ziren Legazpiko Muruazpi Elkartean eta afalondoren izan zen saioa. Gontzal Belategi oñatiarra izan zen lehen kanporaketako irabazlea, beraz, zuzenean apirilaren 17an Eibarren ospatuko den finalerako txartela lortu zuen. Gainontzeko bostek puntuazioaren zain egon beharko dute.
Hurrengo kanporaketa datorren ostiralean, otsailaren 19an ospatuko da Lasarte-Oriako Arrieskalleta Elkartean arratsaldeko 19:00etan hasita. Ondorengo bertsolariek abestuko dute:
Aitor Balerdi
Beñat Mujika
Asier Ibarguren
Jokin Irastorza
Josu Ibarguren
Iraitz Sarasola
Paul Iruretagoiena
Gai-jartzaile: Irati Agirreazaldegi
Afaritarako txartelak salgai egondo dira www.bertsosarrerak.eus webgunean asteazkenera arte.