Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolartekoaren hirugarren saioa jokatu zen Zarautzen

2015/03/16
Zarautzen jokatu zen ostiralean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bat-bateko hirugarren saioa. Bertan, Beñat Mujikak eta Iñigo Ibañezek lortu zuten finalerako sailkatzea. Elgoibarren izango da hurrengo saioa, hilaren 18an.

55 bertsozale inguru bildu ziren ostiralean Zarauzko Upekoak elkartean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako hirugarren saioa bertatik bertara segitzeko. Zazpi bertsolari gaztek hartu zuten parte kanporaketan eta Beñat Mujika donostiarrak eta Iñigo Ibañez azpeitiarrak lortu zuten finalerako txartela.

Bat-bateko saioaz gain, Eskolartekoaren beste bi ekimen egin ziren egun berean Zarautzen, idatzizko sariketaren saio berria eta ondorengo saio didaktikoa.

Eskolartekoak segida izango du Elgoibarren (martxoak 18) eta Azkoitian (martxoak 26). Finala, berriz, apirilaren 26an egingo da Irunen, Gipuzkoako Bertso-Eskolen Egunarekin batera. Egun horretarako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Eskolartekoaren egitaraua osoa hemen kontsultatu dezakezue.

Zarautzen parte-hartu zuten bertsolari gazteak.