Gipuzkoako Eskolartekoaren hirugarren saioa jokatu zen Zarautzen
55 bertsozale inguru bildu ziren ostiralean Zarauzko Upekoak elkartean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako hirugarren saioa bertatik bertara segitzeko. Zazpi bertsolari gaztek hartu zuten parte kanporaketan eta Beñat Mujika donostiarrak eta Iñigo Ibañez azpeitiarrak lortu zuten finalerako txartela.
Bat-bateko saioaz gain, Eskolartekoaren beste bi ekimen egin ziren egun berean Zarautzen, idatzizko sariketaren saio berria eta ondorengo saio didaktikoa.
Eskolartekoak segida izango du Elgoibarren (martxoak 18) eta Azkoitian (martxoak 26). Finala, berriz, apirilaren 26an egingo da Irunen, Gipuzkoako Bertso-Eskolen Egunarekin batera. Egun horretarako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Eskolartekoaren egitaraua osoa hemen kontsultatu dezakezue.