Gipuzkoako Eskolartekoa Hernanin eta Lasarten jokatuko da ostiralean
Zumarragan egin zen pasa den astean Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko lehenengo saioa eta ostiral honetan Lasarten egingo da bigarrena. 19:00etan afari-merendua egingo dute herriko Arrieskalleta elkartean eta horren ostean ekingo diote saioari.
Jon Otegi (Oiartzun), Jokin Irastortza (Oiartzun), Iraitz Mateo (Oiartzun), Asier Ibarguren (Donostia), Andoni Mujika (Hernani) eta Beñat Clemente (Hernani) izango dira parte hartuko duten sei bertsolariak. Iker Iriarte eta Iñaki Rezusta izango dira aurkezleak. Afarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Egun berean, Hernanin Eskolartekoaren idatzizko sariketaren saio berri bat egingo da, Biterin. Horren ondoren, saio didaktikoa egingo dute Lasarte, Usurbil, Hernani, Tolosa eta Oiartzungo bertso-eskoletako kideen eskutik.
Eskolartekoak segida izango du Zarautzen (martxoak 13), Elgoibarren (martxoak 18) eta Azkoitian (martxoak 26). Finala, berriz, apirilaren 26an egingo da Irunen, Gipuzkoako Bertso-Eskolen Egunarekin batera. Eskolartekoaren egitaraua osoa hemen kontsultatu dezakezue.