Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan izena emateko azken egunak dira
Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen duten Eskolarteko Txapelketak aurki ekingo dio bideari.
Martxoaren 18an, martxoaren 25ean, apirilaren 1ean eta apirilaren 8an jokatuko dira kanporaketak eta finala, berriz, apirilaren 29an izango da.
Idatzizko atala online formatuan egingo da eta bat-batekoa, aldiz, bertso afari modura (osasun egoerak ahalbidetuz gero). Partehartzaileak 14-18 urte bitartekoak izango dira.
Bat-bateak burutu beharko dituzten ariketak ondorengoak dira:
-Hasierako agurra
-4 oinak emanda 8ko txikian bertso bat
-Binaka/hirunaka 8ko handian bina bertso
-Binaka/hirunaka gaia emanda hiruna kopla
-Bakarka puntu bati erantzun eta gai bati bertso bat(gehienez 5 puntukoa)
-Bukaerako agurra
Finaleko ariketak hauexek:
-Hasierako agurra
-4 oinak emanda 8ko txikian bertso bat
-Binaka,gaia emanda,zortziko txikian bina bertso
-Binaka,gaia emanda,zortziko handian bina bertso
-Bakarka puntu bati erantzun eta gai bati bertso bat(gehienez 5 puntukoa)
-Bukaerako agurra
Parte hartu nahi duenak otsailaren 13a baino lehen bete beharko du izen-emate galdetegia.