Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen-ematea zabalik dago

2017/01/09
Gaur hasi eta urtarrilaren 30era arte luzatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan izena emateko epea.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak urtero bezala Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu du 2017ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Bertsopaper lehiaketa eta saio didaktikoak otsailaren 10ean hasiko dira, 14-18 urte bitarteko gazteentzat bat-bateko txapelketa aldiz, otsailaren 17an, azken urteetan bezala bertso afari formatuan.

Bertsopaperen eta saio didaktikoen egutegia:

-Otsailak 10, Azpeitian.

-Otsailak 17, Legazpin.

-Martxoak 3, Oñatin.

-Martxoak 10, Tolosan.

-Martxoak 17, Orion.

-Martxoak 24, Hernanin.

Parte hartzaileei proposatuko zaizkien ariketan ondorengoak izango dira:

-L.H. 3-4: gaia emanda bertso bat edo bi kopla.

-L.H. 5-6: gaia emanda bi bertso edo lau kopla.

-D.B.H. 1-2: gaia emanda bi bertso edo sei kopla.

-D.B.H.3-4 eta batxilergoa: gaia emanda hiru bertso edo sei kopla.

Idatzizko txapelketan zein saio didaktikoetan parte hartzeko mmendizabal@ehi.ikastola.net helbidera idatzi edo 943 44 51 08 telefonora deitu beharko da.

Bat-bateko txapelketa otsailaren 17an hasiko da eta kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira. Parte hartzaileek ondorengo ariketak egin beharko dituzte:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).

- 4 oinak emanda 8ko txikian bertso bat.

-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

- Binaka / hirunaka, gaia emanda, hiruna kopla trikitiaren laguntzaz.

-Bakarka, puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Bat-bateko txapelketan 14-18 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte eta gipuzkoa.tokieragilea@bertsozale.eus helbidera idatzita edo 943 67 05 75 telefonora deituta ondorengo datuak bidali beharko dira izena emateko:

- Izen-abizenak.

- Jaiotza data.

- Bertso-eskola eta irakaslea.

- Helbidea: kalea, zenbakia, kode postala, herria.

- E-mail helbidea.

-Telefonoa. 

- Norbere argazkia (sorbaldaz gorakoa).

Parte hartzaileen artean saioak banatzeko zozketa egingo da izen emate guztiak jaso ondoren.

Bi modalitateetan parte hartzeko izena urtarrilaren 30erako eman beharko da.