Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finaleko seikotea erabaki da

2020/10/02
Villabonan jokatu da hirugarren kanporaketa eta Aner Peritzek irabazi du

Otsailaren 28an hasi zen 2020ko Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta osasun krisiaren eraginez egin gabe geratu zen hirugarren kanporaketa gaur (ostirala) ospatu da Villabonako Subijana etxean. Aner Peritz Manterola, Amets Aizpurua Mancisidor, Jon Mendiluze Mujika, Nerea Isusi Gomez, Olatz Zuazubiskar Iñarra eta Uxue Ostolaza Zubia aritu dira kantuan eta Aner Peritz izan da saioa irabazita zuzenean finalera sailkatu dena.


Honenbestez, honela geratu da urriaren 16an Azkoitiko Kultur Etxean jokatuko den finala:


Maide Garmendia Jauregi
Ane Zubia Aranalde
Aner Peritz Manterola
Naia Arrizabalaga Arrieta
Hodei Munduate Etxeberria
Uxue Ostolaza Zubia

Finalerako sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Villabonako kanporaketako parte hartzaileak