Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik urtarrilaren 22ra arte
2016/01/11
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan izena emateko epea irekita dago eta urtarrilaren 22ra arte luzatuko da. Gai-jartzaile moduan parte hartzeko aukera ere izango da.
Otsailaren 12an hasiko dira Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako bat-bateko kanporaketak bertso afari formatuan.
Parte hartzeko moduak:
-Bertsolari bezala: 15-18 urte bitarteko gazteentzat.
-Gai-jartzaile bezala: 15 urtetik gorako gazteentzat.
Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 22rako honako datuak bidali beharko ditu gipuzkoa.tokieragilea[abildua]bertsozale.eus helbidera:
-Izen-abizenak
-Jaiotza data
-Bertso-eskola eta irakaslea
-Helbidea: kalea, zenbakia, pisua, kode postala, herria
-Telefonoa // Mugikorra// Emaila
-Zure argazki bat (sorbaldaz gorakoa)