Gipuzkoako Eskolarteko azken kanporaketa Azkoitian
Seigarren Bertsopaper ariketa Azkoitiako Floreaga ikastetxean izango da, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara. Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeak eta Azpeitiako Ikasberriko 83 ikaslek hartuko dute parte.
Arratsaldeko 16:30etik, 17:30era, seigarren saio didaktikoa izango da, Floreaga aretoan. Eneritz Artetxe eta Jokin Uranga bertsolariekin batera, Amaia Agirrek egingo ditu aurkezle lanak.
Amaitzeko, arratsaldeko 19:00etan afari-merienda egin ostean, iluntzeko 20:30ak aldera hasita, helduen bat-bateko bosgarren eta azken saioa izango da, Iraurgi elkartean. Bat-batean arituko dira: Oier Etxeberria (Azpeitia), Iñigo Ibañez (Azpeitia), Mikel Oria (Zerain), Maialen Akizu (Urretxu), Libe Goenaga (Getaria), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Aratz Igartzabal (Gabiria). Aurkezlea Inaxio Usarralde izango da.
Bat-bateko kanporaketa afaritarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian 12 eurotan. Sarrerak hartzeko azken eguna, gaur (asteartea) izango da.
Gipuzkoako Eskolarteko Finala eta Bertso Eskolen Eguna
Gipuzkoako Eskolarteko Finala, maiatzaren 25ean izango da, Arrasaten. Finalerako eta Bertso Eskolen Egunerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian 15 eurotan.
Antolatzaileak
Idatzizko sariketa eta osteko saio didaktikoak Ikastolen Elkarteak antolatu ditu.
Bat-bateko txapelketa, Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.