Gipuzkoa

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzako irakasle eta eragileen lan poltsak sortu nahi ditu

2016/01/21
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bere proiektuan izan daitezkeen beharrei erantzuteko bi lan poltsa osatu nahi ditu: bata, bertsolaritzako irakasleena eta bestea, eragileena.

Bertsolaritzako irakasleen lan poltsan egoteko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  •  Unibertsitateko diplomatu,  lizentziatu edo graduatu titulua izatea.
  • Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea.
  • Gida-baimena eta autoa izatea.

 Eta ondorengoa baloratuko da:

  •  Bertsolaritzako klaseak emateko gaitasuna izatea.
  • Bertsolaritzaren irakaskuntzan esperientzia izatea.
  • Bertso mundua ezagutzea.
  • Unibertsitateko ikasketek hezkuntzarekin lotura izatea, bereziki, magisteritzako ikasketak.
  • Ofimatika maila ona izatea.

 Interesatuak, CVa eta motibazio gutuna bidali:

                Nora: gipuzkoa[abildua]bertsozale.eus

                Data, gehienez: 2016-02-05.

 Bertsolaritzako eragileen lan poltsan egoteko, berriz, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  •  Unibertsitateko diplomatu,  lizentziatu edo graduatu titulua izatea.
  • Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea.
  • Gida-baimena eta autoa izatea.
  • Ofimatika maila ona.
  • Jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa, jendaurreko harremanetarako gaitasuna.

 Eta ondorengoa baloratuko da:

  • Bertso mundua ezagutzea.
  • Eskarmentua antzeko lanetan: kultur mugimenduen antolakuntzan, koordinazioan, giza baliabideen kudeaketan eta antzekoetan.
  • Egitasmo berriak martxan jartzeko gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko eta taldea gidatzeko gaitasuna izatea.

 Interesatuak, CVa eta motibazio gutuna bidali:

                Nora: gipuzkoa[abildua]bertsozale.eus

                Data, gehienez: 2016-02-05.