Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskoletako gazteentzat egonaldia antolatu du
2022/04/06
Eskolarteko finalarekin emango zaio hasiera egonaldiari, Lasturren.
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Gipuzkoako bertso eskoletako 14-20 urte bitarteko gazteentzat asteburu pasa antolatu du, Lasturren. Apirilaren 29an, ostiralean, Eskolarteko finalarekin emango zaio hasiera egonaldiari eta igande eguerdira arte luzatuko da.
Adin tarte horretako gazteek elkar ezagutu eta bertsoaz gozatzeko aukera paregabea izango dute bi egunetan. Egonaldiaren kostua 40€koa izango da eta parte hartu nahi duenak galdetegi honen bidez eman beharko du izena.
Izena emateko epea apirilaren 17an itxiko da.
OHARRA: egonaldian parte hartzeko izena ematen dutenek ez dute Eskolarteko finalerako txartela erosi beharrik izango.