Gipuzkoa

Gipuzkoako bertso eskoletako gazteen egonaldirako izen ematea zabalik dago

2020/03/02
Dagoeneko eman daiteke izena Lasturko egonaldian parte hartzeko

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskoletako 14-20 urte bitarteko gazteentzat egonaldia antolatu du. Badira urte batzuk Eskolartekoaren finala asteburu pasa batekin luzatzen dela, eta aurten ere nahi duenak aukera izango du gaua Lasturren pasatzeko.

Apirilak 3tik, ostiral arratsaldetik, apirilak 4ra, larunbat iluntzera arte izango da egonaldia. Ostiral gauean Eskolarteko finalaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek eta larunbatean ere ekintza bat baino gehiago izango dituzte.

Izena emateko galdetegi hau bete beharko da.

Parte hartu nahi dutenek 40€ ordaindu beharko dituzte, horren barruan sartuta dago Eskolarteko finaleko afaria ere. Beraz, ez dute beste txartela erosi beharrik izango.

Izen ematea zabalik martxoaren 18ra arte egongo da.