Gipuzkoa

Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteen egonaldia Lasturren egingo da

2019/03/05
Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteentzat egonaldirako izen ematea zabalik dago

Seigarren urtez Lasturren ospatuko da bertso eskoletako 14 eta 20 urte bitarteko gazteentzat antolatutako egonaldia. Aurtengoa apirilaren 5etik 7ra izango da eta ostiral iluntzean Eskolarteko bat-bateko finalarekin emango zaio hasiera. Asteburuan berriz, ekintza ugari izango dira burutuko direnak, besteak beste, bertso bazkaria eta kantaldia.

Izena emateko aukera martxoaren 25era arte egongo da galdetegi honen bidez. Parte hartu nahi duenak 50€ ordaindu beharko ditu.