Gipuzkoa Bertsotan, sei saio eta 38 bertsolari lehenengo asteburuan
2015/05/06
Larunbatean, Astigarragan eta igandean, Oiartzunen eta Idiazabalen, hori da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasearen lehen asteburuak ekarriko duena. Herri bakoitzean bi saio jokatuko dira, goizez eta arratsaldez, eta osotara 38 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.
Larunbatean Astigarragako Kultur Etxean jokatuko diren bi saioek hasiera emango diote Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseari. Goizez, zortzi bertsolari igoko dira taulara eta arratsaldez, berriz, sei. Iban Narbaiza Cevidadesek egingo ditu aurkezle lanak.
Goizez, 11:30 | Arratsaldez, 17:30 |
---|---|
Igandean, Oiartzun eta Idiazabalen
Igandean lau saio izango ditu Gipuzkoa Bertsotanek, betiere goizez eta arratsaldez. Batetik, Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian lehen itzuliko bi saio jokatuko dira. Ion Zaldua Brit izango da saiootako aurkezlea.
Goizez, 11:30 | Arratsaldez, 17:30 |
---|---|
Idiazabalen, berriz, herriko Guraso Elkartea aretoan izango dira saioak, Asier Iriondo Egurenek aurkeztuta.
Goizez, 11:30 | Arratsaldez, 17:30 |
---|---|
Saio guztietarako sarrerak egun berean salduko dira, aretoan bertan. Horretarako, leihatilak 10:00etan eta 16:00etan irekiko dira. Kontutan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatua dela.
Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen faseak hurrengo asteburuetan izango du segida. Saio guztietako egutegia hemen kontsultatu dezakezue.