Gipuzkoa

Gazteentzako hiru eguneko egonaldia Lasturren, ekainaren 27tik 29ra

2016/05/06
Gazteentzako hiru eguneko egonaldia antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, Lasturren. 14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ekimena eta 30 euroko prezioa du. Izen-ematea ekainaren 10ean amaituko da.

Bigarren urtez antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Lasturko egonaldia, aurtengoa ekainaren 27tik 29ra izango da. Bertso-eskoletako 14-20 urte bitarteko gazteek aukera paregabea izango dute elkarren arteko harremanak indartu eta lagunartean 3 egun pasatzeko bertsoaren inguruan.

Ekainaren 27an goizeko 11:00etan emango zaio hasiera Lasturren bertan eta ekainaren 29an bazkalordurako bukatuko da. Egonaldiaren prezioa 30€koa izango da.

Izena eman nahi duenak ekainaren 10a baino lehen gipuzkoa.tokieragilea[abildua]bertsozale.eus helbidera bidali beharko ditu ondorengo datuak:

-Izen-abizenak

-Adina

-Bertso-eskola

-Telefonoa 

-Helbide elektronikoa

Datu hauekin batera 30€ko ingresoa egin beharko da ondorengo kontu korronte zenbakian:

Kutxabank: 2095 5067 15 1060513529

OHARRA: Ordainketa egin arte izen ematea ez da ofizial egingo.

2015eko Lasturko egonaldia