Gipuzkoa

Gazteentzako 3 eguneko egonaldia Lasturren, Apirilaren 21etik 23ra

2017/02/27
Gazteentzako hiru eguneko egonaldia antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, Lasturren.14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago ekimena eta 40€ko prezioa izango du.

Hirugarren urtez jarraian antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Lasturko egonaldia, aurtengoa apirilaren 21etik 23ra izango da. Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteek aukera paregabea izango dute elkarren arteko harremanak indartu eta lagunartean 3 egun pasatzeko bertsoaren inguruko ekintzekin.

Apirilaren 21ean, ostiralez, goizeko 11etan emango zaio hasiera egonaldiari, Lasturren bertan, eta apirilaren 23an, igandean, bazkalordurako bukatuko da. Prezioa 40€koa izango da.

Bertan parte hartzeko izena eman nahi duenak martxoaren 20a baino lehen gipuzkoa.tokieragilea[abildua]bertsozale.eus helbidera bidali beharko ditu ondorengo datuak:

-Izen-abizenak.

-Herria

-Bertso-eskola

-Jaiotze data

-Telefonoa

-Helbide elektronikoa

Datu hauekin batera 40€ko ordainketa egin beharko da ondorengo kontu korronte zenbakian kontzeptuan izen-abizenak jarriz: ES73 2095 5067 15 1060513529

OHARRA: Ordainketa egin arte izen ematea ez da ofiziala izango.