Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko izen emate epea urtarrilaren 31ra arte
2014/01/15
Gipuzkoako 34. Eskolartekoko Bat- Bateko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko izen emate epea irekita dago hilaren 31ra arte. Gainera, gai jartzaile moduan parte hartzeko aukera ere izango da.
Kanporaketa saioak martxoan eta apirilean izango dira.
Parte hartzeko moduak:
- Bertsolari gisa, bat-batean: 15-18 urteko gazteentzat
- Gai-jartzaile taldean: 15 urtetik gorakoak. Bailarako osatuko dira, eta kanporaketa saio baterako gaiak prestatzea izango da egitekoa.
Zure datu hauek beharko ditugu:
- Izen-abizenak
- Jaiotze data
- Bertso-eskola eta irakaslea
- Helbidea: kalea, zenbakia, pisua, kode postala, herria
- Telefonoa // Mugikorra // Emaila
- Zure argazki bat (sorbaldaz gorakoa)