Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Bertso Eskolen Eguna ospatuko da igandean Arrasaten

2014/05/19
Patxi Goikoleak (Arrasate, 1933) jarriko dio txapela bat bateko saioko irabazleari. Hain zuzen, Xanti Iparragirre eta Juanito Akizurekin batera, Euskal Herriko lehen bertso eskolaren sortzailea da Goikolea. Era berean, Arrasateko Amaia Antzokian banatuko dira Eskolartekoko bertsopaperetako sariak.

Arrasaten ospatuko da, maiatzaren 25ean, Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna. Urtero bezala, Gipuzkoako gaztetxo bertsozaleen harremanak sortu eta indartu nahi dira, bertsoa eta jolasa uztartuz.

Goizean, 11:00etan Arrasateko Amaia Antzokian, Eskolarteko bat bateko txapelketako finala izango da. Gipuzkoako bost herritan izan diren kanporaketetan, ondorengo zortzi bertsolariek lortu dute finalerako txartela:

 -         Eneko Araiztegi (Segura)

-         Maider Arregi (Oñati)

-         Jon Gurrutxaga (Azpeiti)

-         Iñigo Ibañez (Azpeiti)

-         Aratz Igartzabal (Gabiria)

-         Paul Iruretagoiena (Ataun)

-         Iraitz Mateo (Oiartzun)

-         Amaia Urbieta (Zarautz)

Finalerako gaiak prestatzeko ardura, Egoitz Aizpuru eta Inaxio Usarraldek lagunduta, ondorengo bertso eskoletako kideek izan dute: Maddi Alberdi (Eibar), Maier Fernandez (Eibar), Nahia Fernandez (Eibar),  Peru Gabirondo (Zarautz), Aizpea Garmendia (Lazkao), Amaia Palazuelos (Eibar), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi).

Finalaren ostean, bakoitzak bere etxetik ekarritakoa bazkaltzeko parada izango da. Arratsaldean, berriz, Txatxilipurdi Elkarteak antolatuta jolasetan gozatzeko aukera izango da.