Eskolarteko finala eta Bertso Eskolen Eguna izan da Azpeitian
Igandean, apirilaren 2an, goizeko 11:00etan Soreasu antzokian izan zen Gipuzkoako Eskolarteko finala. Oihana Arana (Eskoriatza, 2001) da Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketako irabazlea. Jokin Irastortza (Oiartzun, 1999) izan zen bigarrena. Ekainaren 10ean Saran (Lapurdi) egingo den Euskal Herriko Eskolarteko finalean abestuko dute biek, gainontzeko herrialdeetako finalistekin batera.
Itziar Etxezarreta izan zen gai jartzailea atzoko saioan eta ondorengo zortzikoa aritu zen kantuan:
-Andoni Mujika (Hernani, 1999).
-Ane Beloki (Legazpi, 1999).
-Iker Ormazabal (Hernani, 2000).
-Itziar Mendia (Beasain, 2000).
-Jokin Irastortza (Oiartzun, 1999).
-Libe Goenaga (Getaria, 1999).
-Oihana Arana (Eskoriatza, 2001).
-Urko Arregi (Oñati, 1999).
Saio bizia izan zen eta ikusle ugari gerturatu ziren.. Bukaeran, Eskolarteko idatzizko sariketako irabazleen sari banaketa ere izan zen.
Behin finala bukatuta, Azpeitiko Frontoi Txikian bildu ziren Bertso Eskolen Egunerako gerturatutako 200 haur eta gazteak. Bazkalondoren, jolasteko eta sormenerako antzerkiaren, bertso musikatuan, eskulanen eta beste hainbat jolasguneren unea iritsi zen. 17:00etan autobusak hartu eta festari amaiera eman zitzaion.