Gipuzkoa

Erabakita geratu da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalerako seikotea

2021/05/14
Amets Aizpurua izan da azken kanporaketako irabazlea

Gaur, ostirala, jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako laugarren eta azken kanporaketa Arrasateko Kulturaten. Lide Arregi, Jon Mendiluze, Uxue Ostolaza, Amets Aizpurua, June Aiestaran eta Sustrai Goenaga aritu dira Axier Iriondok jarritako gaiei erantzunez. Bertsolarien lanak epaitzen berriz, Eneritz Azkue, Oihana Aranguren eta Karlos Ibarguren aritu dira. Azkenean, Amets Aizpuruak eskuratu du zuzenean finalera sailkatzea Arrasateko saioa irabazita.

Lau kanporaketetako irabazleez gain puntuazioz beste bi bertsolari sailkatu dira finalerako. Honenbestez, horrela geratu da maiatzaren 28an Urnietako Saroben jokatuko den finala:

Joar Garate Rueda

Nerea Isusi Gomez

Naia Arrizabalaga Arrieta

Amets Aizpurua Manzisidor

Ekarin Tolaretxipi Errasti

Jon Mendiluze Mujika

Finala arratsaldeko 19:00etan izango da, eta saiorako gonbidapenak agortu dira dagoeneko.

Arrasateko saioko parte hartzaileak