Erabakita geratu da Gipuzkoako Eskolarteko finala

2017/03/20
Pasa den ostiralean jokatu zen azken kanporaketa Orion, eta Andoni Mujika izan zen nagusi.

Orioko Aldapa Elkartean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko bosgarren eta azken kanporaketa. Gontzal Belategi, Ane Peñagarikano, Julene Iturbe, Gartxot Ramirez, Peio Etxabe, Igauri Lopetegi, Ekain Lopez eta Andoni Mujika aritu ziren kantuan Irati Agirreazaldegi gai jartzailearen gidaritzapean. Andoni Mujika izan zen saioko irabazlea, beraz, finalera zuzenean sailkatua. Ondorioz, erabakita geratu zen Azpeitiko finalean kantatuko duen zortzikotea:

- Urko Arregi

-Libe Goenaga

-Oihana Arana

-Jokin Irastorza

-Andoni Mujika

-Ane Beloki

-Iker Ormazabal

-Itziar Mendia

Finala apirilaren 2an izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen egunaren baitan Azpeitiko Soreasu antzokian, goizeko 11:00etan. Idatzizko txapelketako sari banaketa ere bertan egingo da.