Gipuzkoa

Erabaki da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finaleko seikotea

2023/04/01
Danel Etxeberriak irabazi du Amezketan jokatutako azken kanporaketa, beraz, hau ere zuzenean sailkatu da finalera.

Martxoaren 31n jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako laugarren eta azken kanporaketa, Amezketan. Berrogeita hamar lagun bildu ziren Zazpi iturri elkartean afaldu eta saioaz gozatzeko. Kantuan, Haritz Alberdi gai jartzailearen esanetara, Xuban Urdalleta, Oihan Navarro, Nikola Iraola, Lide Arregi eta Danel Etxeberria aritu ziren, azkenean, epaileek hala erabakita azken honek irabazi zuen saioa. Epaile lanetan Mikel Lersundi, Leire Beloki eta Karlos Ibarguren aritu ziren.

Amezketako saioan erabaki zen apirilaren 21ean Lasturren ospatuko den finaleko seikotea. Lau kanporaketetako irabazleekin batera puntuazioz sailkatutako beste bi batuta ondorengo sei bertsolariek kantatuko dute:

June Aiestaran

Amets Aizpurua

Izar Zelarain

Danel Etxeberria

Jon Mendiluze

Beñat Zeberio

Finala Lasturko tabernan izango da eta afaritarako txartelak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.

Amezketako saioko parte hartzaileak