Gipuzkoa

Erabaki da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finaleko seikotea

2022/04/11
Pasa den ostiralean jokatu zen azken kanporaketa eta June Aiestaranek irabazi zuen

Apirilaren 8an, Lizartzako Txirrita elkartean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa. Malen Gartzia, Danel Etxeberria, Amets Aizpurua, Sustrai Goenaga, Izar Zelarain eta June Aiestaran aritu ziren kantuan Imanol Artola "Felix"ek jarritako gaiei erantzunez. 

Elkartean 55 lagun inguru elkartu ziren bertso afariaz gozatzeko eta giro goxoan aritu ziren sei bertsolariak saio eder bat eskainiz. Azkenean, Zigor Leunda, Leire Beloki eta Bakarne Urreaga epaileek hala erabakita, June Aiestaran izan zen saioko irabazlea, beraz, finalera zuzenean sailkatua.

Hiru kanporaketetako irabazleei puntuazioz beste hiru bertsolari batu zaizkie eta honela geratu da apirilaren 29an Lasturko tabernan ospatuko den finala:

Jon Mendiluze

Naia Arrizabalaga

June Aiestaran

Amets Aizpurua

Aratz Lasa 

Danel Etxeberria

Finala ere bertso afari formatuan izango da eta bertarako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian salgai daude dagoeneko.

OHARRA: bertso eskoletako gazteen egonaldian parte hartzeko izena eman dutenek ez dute finalerako txartela erosi beharrik izango.

Lizartzako kanporaketako bertsolariak